Bide Berdeko lanen zain jarraitzen dute antzuolarrek

Maider Arregi 2022ko irailaren 16a

Gipuzkoako Aldundiak dio lanak esleitu zaizkion enpresari izapide administratibo bat egitea falta zaiola obrak hasteko.

Trenbide zaharraren egoera, Antzuola parean, ez da egokiena, eta obrak egiteko zain daude herritarrak. Uztailaren 7an, beste lur-jausi bat gertatu zen Galartza baserri inguruan dagoen tunelaren alboan eta ordutik bere horretan jarraitzen du ere- muak. Ez da bide horretako lur-jausi bakarra, gainera. Gainera, itxita dago Jauregiko tunela 2019ko Santa Luzia egunetik.

Obrak "hastear"

dira Gipuzkoako Diputazioko Mugikortasun Sailak GOIENAri jakinarazi dio izapide administratibo bat egitea falta zaiola lanak esleitu zaizkion enpresari. "Prozesu administratiboa amaitzeko tramite bat betetzea falta zaio enpresari; behin tramiteak amaituta, obrak hasiko dituzte, eta Antzuolako Bide Berdean dauden bi lur-jausiak konponduko dituzte". Hala, ia 200.000 euroko diru-lerroa dago izendatuta bai Jauregiko tunela konpontzeko, eta baita Galartza baserriaren in- guruan dagoen lur-jausi berria konpontzeko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak