Adin guztientzako proposamen kulturalak datozen egunetan Antzuolan

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko irailaren 13a

Aste honetan eta datorrenean egingo diren ekintzen berri eman du Antzuolako Udalak.

Igande honetan, irailaren 18an, Yogipuinak –Yoga eta ipuinak– saioa eskainiko du Maite Arresek. 5 urtetik gorako haurrentzat izango da 17:00etan, Olaranen. 

Datorren asteko asteartean, irailaren 20an, 2021ean Antzuolako euskararen erabilera neurtzeko Soziolinguistika Klusterrak egindako ikerketaren aurkezpena egingo da –18:30etan, Torresoroan–. Eta, ondoren –19:15etan– Patxi Saizenen kantaldia eskainiko da.

Aste bereko ostegunean, irailaren 22an, euskarazko irakurle taldea bilduko da 18:30etan, liburutegian. Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza liburuaren inguruan arituko dira Alaine Agirrere dinamizatzaile izanik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak