Rock eta heavy kontzertuak, haurrentzako jolasak, tortilla patata eta mus txapelketa eta auto klasikoen topaketa arrakastatsuak izan dira. Itziar Jauregi jai batzordeko kidearen esanetan, gustura aritu dira jaien bueltako ekintzetan parte hartzen: "Lan handia egin dugu, baina merezi izan du". Arratsaldean haurrek emango diete amaiera jaiei, datorren urteko festarako logoa diseinatzeko lehiaketan.
Gaur goizean, berriz, 25 kotxe klasiko inguru egon dira ikusgai. Mario Torres auzokideak hartu du bere gain topaketaren antolakuntza. Izan ere, lasterketetan aritutakoa da, eta badauka kontaktu sare mardul bat: "Laguntzaile asko izan ditut alboan, hortaz, denon artean lortu dugu kale guztia auto zahar eta bitxiz betetzea". Hamaika zaldiko Citröen autoari saria eman diote, aurkeztu den ibilgailurik zaharrena izateagatik.