Memoria tailerra egongo da, asteazkenero, irailaren 21etik azaroaren 30era bitartean. Guztira hamar saio izango dira, 1o:00etatik 11:00etara, Landatxope elkartean. Izena emateko hainbat bide daude: Gizarte Zerbitzuetan; 687 83 12 13 telefono zenbakira deituta –Joxe Anjel da arduraduna–; edo Landatxope elkartean bertan, irailaren 12an eta 13an, 17:00etatik 18:00etara.
Lodosara irteera
Bestetik, Lodosara txangoa antolatu dute irailaren 27rako. Autobusa bi geltokitatik pasatuko da: Antigua, 08:15etan; eta Sagasti, 08:30ean. Goizean Peron kontserba lantegia ezagutzera joango dira, eta ondoren, bazkalduko dute Marzon jatetxean; arratsaldean, Logroño bisitatuko dute.
Izena emateko hainbat bide daude: 687 83 12 13 telefono zenbakira deituta –Joxe Anjel da arduraduna–; eta Landatxope elkartean bertan, irailaren 12 eta 13an, 17:00etatik 18:00etara. Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 40 euro.