Udako argazki lehiaketa abian du Arrola taldeak

Maider Arregi 2022ko uzt. 21a, 13:33

Arrola mendizale taldeak uda sasoirako argazki lehiaketa martxan jarri du. Hala, parte-hartzaileek Arrolako kamiseta jantzi eta udako argazkia atera beharko dute. Ondoren, sare sozialen bidez parteka dezakete, Instagramez (@arrolamendizaleelkartea) nahiz posta elektroniko bidez argazkia bidalita (arrolamt@gmail.com).

Irabazlearendako sari "mundiala" gertu dutela iragarri dute Arrolako kideek, eta mendiko material sorta ederra eskuratu dezake argazki irabazleak. Argazkiak bidaltzeko azken eguna irailaren 20a da. Arrolaren 50. urteurrenaren baitan, antolatutako ekimena da; gogoratu kamisetak ez ezik, Arrolako logo berria daramaten kantinplorak ere eskuratu daitezkeela elkartera jota. Urriaren 1ean egingo du Arrolak herritarrekin festa berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak