"Lehenik eta behin eskerrik asko gaurkoan agertu zareten danoi. Jakin badakizue zoritxarrez Antzuolako jaietako zapatu gauean eraso homofobo bat gertatu zela txosnagunean hainbat mutilez osatutako talde baten aldetik. Txosna batzordekook zein Andramanuelak talde feministak erasotuei babesa erakutsi eta gertatutakoaren aurrean isilik geratuko ez gala argi laga nahi dugu. Holako gertaerei herri zein gizarte mailan daukan inportantzia eman eta edozein eraso gertatu ezkero aurrean izango gaituela erakustea beharrezkoa da, danon esku dago eta gure burua zein gure lagunak babestea. Ez dugu nahi inongo erasotzailerik gure kaleetan! Denondako segurua dan Antzuola bat lortzeko, erasorik ez erantzun barik!", esan dute.