Jaien ostean, herriko erreka garbitzeko deialdia

Maider Arregi 2022ko uztailaren 19a

Zapatuan, auzolanean, erreka garbitzeko deia egin die Udalak antzuolarrei. Izan ere, jaien ostean, hainbat plastikozko edukiontzi errekan daude une honetan. Hala, erreka garbitzeko 09:00etan elkartuko dira plazan. Garbiketa lanaren ostean, hamaiketakoa egingo dute. Udaletxean eman behar da aurrez izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak