Eraso homofoboa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako

Maider Arregi 2022ko uzt. 19a, 08:54

Antzuolako jaietako zapatu gauean txosnagunean eraso homofoboa gertatu zela salatu dute Andramanuelak emakume taldeak eta txosna batzordeak. Hala, eraso homofoboa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaur 19:30ean Zurrategiko plazan.

"Antzuolako jaietako zapatu gauean eraso homofobo bat eman zen txosnagunean hainbat mutilez osatutako talde baten aldetik, Txosnak eta festa denondako espazio seguru bat izan behar dira eta hau lortzea denon erantzukizuna da", adierazi dute deitzaileek kaleratutako oharrean. "Hori dela eta erasotuei babesa erakutsi eta gertatutakoaren aurrean isilik geratuko ez  garela argi lagatzeko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin nahi dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak