Bi urteren ostean, "ilusioz eta gogotsu" egin dute herriko jaietako ekitaldi parte-hartzaileena, Alardea. Izan ere, normaltasunez egin dute 200 antzuolar inguruk parte hartu duten errepresentazioa. Amaiera, emozioz beteriko izan da; Alardearen ibilibidean bidelagun izandako lagunak gogoan izan dituzte eta Jaun Carlos Gomezentzat, moroaren papera hezurmamituz, azken Alardea izan delako aurtengoa.
2009an hasi zen Juan Carloz Gomez Alardean eta gazteei paso eman nahi diela esanez agurtu du urte askoan egindako moroaren pertsonaia. Alardeko taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiote egindako lanagatik Gomezi eta baita honek eskerrak bueltan eman ere "bihotz-bihotzez, eskerrik asko" esanez.
Aurten, gainera, sketchrawal deritzon marrazki ekimena egin dute. Hau da, alardea gertatu den unean bertan margotu eta ilustratu dute margolariek.