Berezia izan da emanaldiaren hasiera. Izan ere, Arrola Mendizale taldearen 50 urteak ospatzeko martxa sortu du Vitoriak eta, bereziki, Arrolako txistulari taldearen sortzaile eta eragile izan zen Jose Inazio Jauregi Barberito-ri eskainita dagoen piezarekin hasi dute-eta emanaldia.
Martxak bost zati ditu: bezperako plaza, goizeko nagiak, mendi bizipen gozoak, gailurrera iristearen poza eta herriari mendira eta abesteko gonbidapena. Jarrain, beste bost piezaz osatutako emanaldiarekin gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek: Euskeria, How to Train Your Dragon, Algona Overture, Soca eta Daft Punk Medley.