Jaietako beste bi egun gelditzen zaizkie antzuolarrei, eta horietan ere izango dute musika entzuteko eta dantzarako aukera. Gaur adibidez, Bergarako banda, umeentzako Kantu Kolore taldea, Elektrotxufla elektrotxaranga eta Joselu anaiak izango dituzte entzungai. Gainera, kontzertu gau luzea ere badago txosnaguneko egitarauan, Berandu baino lehen, La Rekba, Txakurrak eta Altxa Porru taldeekin.