2021eko herriko jaietatik 2022ko jaiak bitartean jaiotakoak hamabi dira eta horietako bederatzik jaso zuten Udal ordezkarien oparia atzo. Mendizabalek zein Fernandezek, ostera, 90 urteko langa gaindituta dute, eta herriko nagusienak izatearen aitortza egin zieten jaietako lehen egunean.
2022ko jaiak girotzeko Oier Peñagarikano antzuolarraren diseinua duen zapia jarri zieten guztiei.