Aparkatzeko oharrak
Ibilgailuek, ezingo dute aparkatu uztailaren 19ra arte, plazan, eskola aurrealdean eta Sagasti 1 ataritik frontoi osteraino. Gainera, kalea trafikoari itxita egongo da jai guztietan: Kalebarren 17tik (zubia barne) Buztinzuri 15era arte; eta Sagasti 1etik frontoi osteraino.
Barrakak
Bidaiaren prezioa bi eurokoa da; sei bidaia, aldiz, 10 euro. Domekan, umeen eguna, bidaiako 1,30 euro izango da. Ordutegiari dagokionez, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 01:00etara. Egunero ordu bat egongo da musika gabe: 17:00-18:00.
Jaietako zapia
Aurtengo zapiaren diseinua Oier Peñagarikanok egindakoa da. Tabernetan egongo dira salgai 3 eurotan.
Herri bazkaria eta afariak
Eguen gaueko herri afaria
Ez dago izena eman beharrik. Denentzako adina mahai eta jarleku egongo dira. 23:50ean bertan afaldu dutenen artean jasoko da dena.
Egubakoitzeko herri bazkaria
Ez dago izena eman beharrik. Denentzako adina mahai eta jarleku egongo dira. Bazkarian parte hartuko dutenek muntatuko dituzte mahai eta bankuak. Bertan bazkaldu dutenen artean jasoko da dena.
Domekako herri bazkaria
Ez dut moztuko bizarrak antolatu du. Dena beraiek egiten dute eta ondoren jaso bertan bazkaldu dutenen artean.