Landatxopeko erretiratuek bazkaria eta dantzaldia izan dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uzt. 10a, 17:57

Landatxope elkarteko 80 bat erretiratu elkartu dira gaur eskolan bazkaria egiteko. Giro onean ibili dira.

Urtero moduan, herriko jaien aurreko domekan egin dute bazkaria Landatxope elkarteko erretiratuek. Eskolan elkartu dira, 80 bat lagun; tartean, Antzuolako alkate Beñardo Kortabarria.

Gaurko bazkarian egon diren edadetuenek oroigarria jaso dute erretiratuen izenean: hain zuzen, Maritxu Mondragonek eta Asentzio Azkaratek. "Giro polita izan dugu bazkarian zehar eta bazkal ondoren dantzaldia egin dugu", azaldu du Landatxope elkarteko presidente Joxe Angel Arbuluk.

Dantzaldian zehar, gainera, herriko abeslari Salvador Olabarriak mikrofonoa hartu eta abestu egin du, guztien gozamenerako.

Horrez gain, Arbuluk eskerrak eman nahi dizkie bazkarian laguntzen eta zerbitzari lanak egiten ibili diren guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak