160 gaztetxok dihardu udalekuez gozatzen

Maider Arregi 2022ko uzt. 6a, 10:21

Joan den ekainaren 30ean abiatu zituzten 160 neska-mutikok Antzuolan udaleku irekiak. Askotariko ekintzak egiten dihardute egun hauetan eta taldeak sortu ahala, bakoitzak bere begiralea aurkitzeko erronka izan zuten herrian barrena. Iaz egindako jolasak ikusten ere jardun dutela dio Idolaz aisialdi taldeko hezitzaile Zumaia Elkorok. "Ikaragarri gustatzen zaie aurreko urteetan egindakoak berriro ikustea gaztetxoei. Hala, iazko eta 2019ko bideoak ikusten jardun dugu elkarrekin".

Euskararen Egunak ere, noski, izan du bere lekua. "Antzerki baten bitartez Euskararen Eguna irudikatu dugu. Gazteleraz egiten genuen begiraleak bahitu egin ditu superheroi batek, eta gaztetxoek bere begiralea bilatu beharra zuten".

Zikloka antolatuta

Zikotan banatutako ekintza sorta dute eginkizun. "Astea, hiru ziklotan banatu dugu eta hainbat jarduera egin ditugu: altxorraren bila, igerilekura, ur-jolasak, txorrotara, mendira, pintxo lehiaketa, Master chef.... baita mozorroa jantzi eta Got talent show-a ere; eta nola ez Antzuolako eguna ere ospatu dugu. Hala, uztailaren 14ra arte, harremanak indartzen eta sustatzen jardungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak