AKEk urteko batzar orokorra hilaren 12an egingo du

Maider Arregi 2022ko uztailaren 4a

2021-22 denboraldiko diru kontuak zein 2022-23ko aurreikuspena izango da berbagai, besteak beste, AKEren urteko batzar orokorrean. Kirol gaiak ere izango dituzte mintzagai, eta denboraldiko memoria aurkeztuko dute. Batzarra uztailaren 12an, 17:30ean Olaranen egingo da.

Gai zerrenda

1-Aurreko akta irakurtzea eta onartzea

2-Diru kontuak:

- 2021-22 denboraldiko diru kontuak

- 2022-23 denboraldirako aurreikuspena

3-Kirol gaiak

 -2021-22 denboraldiko memoria

- 2022-23 denboraldirako aurreikuspena

4- Batzorde berritzea

5- Galderak, eta iradokizunak

AKEko arropa salmenta

Uztailaren 6an, eguaztena, 18:30ean Zurrategin AKEko arropa ikusgai jarriko du klubak eta herritarrek erosteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak