Leitzarrak Balerdi antzuolarrarekin osatu zuen bikotea, eta Mendizabalek Iñigo Pascualekin. Balerdi eta Bengoetxea nagusitu ziren, partidu estu batean (22-20).
Horien aurretik Galeano ahizpek Barrocal eta Intxaustiren aurka jokatu zuten. Antzuolarrek etxean ondo jokatzen dakitela erakutsi eta 18-13 gailendu zitzaien aurkariei. 200 lagun baino gehiagok jarraitu zituzten partiduak harmailetatik.