Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
180 lagun pasatxok parte hartuko du aurtengoan ere Mairuaren Alardean. Kapitain lanak Edurne Iturbek egingo ditu, eta mairuarenak, aldiz, Juan Carlos Gomezek. Herriko belaunaldi gazteak, berriz, danbor-jole gisa parte hartuko dute Alardean. Entsegu orokorrak, datorren astean egingo dituzte:
Hala, hilaren 6an, eguaztena, entsegu eguna izango dute partaideek: 18:30ean, musikariak eta gainontzeko parte hartzaileak Olaranen batuko dira; eta danbor-joleak udaletxean. 19:30ean denak plazan egingo dute entsegua. Uztailaren 13an, berriz, denak plazan elkartuko dira 19:00etan, eta ondoren afari merienda egingo dute. Mairuaren Alardearen egunean, uztailak 16, arratsaldeko seietan egingo dute parte-hartzaileek entsegu orokorra eskolako patioan. Ondoren, 19:00etan abiatuko da Alardea herrigunean barrena, eta gero, Herriko Plazan Alardearen ekitaldi nagusia egingo da herritarren aurrean.