San Martzial jaiak ospatuko dituzte Lizarragan

Maider Arregi 2022ko eka. 29a, 10:29

Bi urteko etenaren ostean, egitaraua bete-betea dakarte aurtengoan San Martzial jaiek. Bihar, San Martzial Eguna ospatuko dute Lizarraga auzoan, eta 18:30ean etxafuegoa jaurtiko dute jaiei hasiera emateko. Ondoren, 19:00etan San Martzial eguneko meza eskainiko da eta amaitzean, herriko trikitilari gazteen emanaldia izango da. 21:00etan afari herrikoia egingo dute.

 

Egitaraua

Zapatuan, 16:30ean, herri mailako plater jaurtiketa txapelketa egingo da. 17:00etan, aldiz, umeen kros txapelketa eta 18:00etan txokolatada eta sari banaketa. Ondoren, afari herrikoia eta erromeria Biteri eta Narbaizarekin. Tradizioari eutsita, suzko erruberak eta izozkia ere izango dira Lizarragan. Egun osoan zehar, gainera, haurrendako ohe elastikoak eta puzgarriak jarriko dituzte txikitxoenen gozamenerako.

Domekan, berriz, 11:00etan txistularien goizeresia izango da, eta ondoren, herriko txirrindulari challengea: San Martzial igoera, hain zuzen ere. 12:00etan, meza izango da, eta ondoren, luntxa jubilatuendako. 13:00ean, dantzarien saioa eta bazkaria. Ostean, erromeria Astiazaran eta Andonegirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak