Ainize Lizarralde 'El Conquis' saioko finalean

Maider Arregi 2022ko ekainaren 28a

Ainize Lizarralde El Conquistador del Caribe saioko lehiakidea da urtarrilaz geroztik. 30 urteko antzuolarrak, baina, finalerako txartela eskuratu berri du. Hala, 18. edizioko final handia hilaren 4an, astelehena, jokatuko du Lizarraldek. Lehiakide izango ditu finalean Line, Arruti eta Jokin.

Bere herrian, Antzuolan, ezaguna da Ainize Lizarralde, eta baita Debagoieneko gainerako herrietan ere, zeren kiroldegietan eskolak eman ditu.  Zubiak saioan, indibidualismotik kolektibora egin beharreko jauziaz jardun zuen GOIENArekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak