Bi urteko etenaldiaren ostean, erretiratuek bazkaria egingo dute uztailaren 10ean

Maider Arregi 2022ko eka. 21a, 16:53

Bi urteren ostean, Antzuolako erretiratuek bazkaria egingo dute eskolako patioan, uztailaren 10ean, domeka, 14:15ean. Ekainaren 29 eta 30ean, 16:00etik 17:00etara, izena emateko aukera egongo da.

Menua: Hasierakoak, txerri-masaila, legatza, postrea eta edariak (6 euro). Ondoren dantza saioa.

Bolondresak

Bazkaria zerbitzatzeko bolondresak behar dituztela jakinarazi du Landatxopek. Prest dagoenak udaletxera deitu dezake (943 76 62 46) edo  Joxe Angel Arbuluri (687 83 12 13).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak