Asteburuan hainbat kaletako zirkulazioa moztu egingo dute

Maider Arregi 2022ko eka. 15a, 17:05

Asteburuan bi txirrindulari-proba egingo dira Antzuolan, eta horrek eragina izango du herriko zirkulazioan. Hala, zapatuan, alebin eta infantil mailetako lasterketak egingo dira, Aiastui taldeak antolatuta, 15:45etik 17:30era, eta, hain zuzen, plaza, Buztinzuri, Sagasti osoa eta Kalebarren itxita egongo dira ibilgailuentzat.

Abisu horrekin batera, Antzuolako Udalak herritarrei eskatu nahi die autoak garajeetan sartzeko; modu horretan, kanpotik datozen taldeendako aparkatzeko tokia egon dadin. Domekan, Gipuzkoako banakako erlojupeko txapelketa egingo dute Bergarako San Antonio auzoan. Ondorioz, Bergarako San Antonio eta Antzuolako Zupideko biribilgunearen arteko bidea guztiz itxita egongo da ibilgailu guztientzat 16:50etik 18:10era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak