18,5 kilometroko mendiko lasterketa izan zen, 750 metroko desnibelarekin. "Oso korrika egitekoa zen; bazen zati teknikoren bat, baina dena zen korrika egiteko modukoa", zioen Larreak.
Lasterketa hasi aurretik ez zuen buruan irabaztea: "Ez nuen aukera handirik ikusten, lehenago irabazi izan didan jendea zegoelako. Hasieratik egin genuen taldetxo bat 23 urtez azpikook, lauko batek edo, eta absolutu batzuk aurrerago joan ziren. Lehenengo bost kilometroak hala egin genituen, baina ikusten nuen indartsu nindoala, eta erritmoa bizitu eta aurrera jo nuen. Ez zidaten segitu, eta bakarrik jardun nuen. Mendi gainera iristerako harrapatu nituen absolutu batzuk, eta haiekin egin nuen falta zena".
Larreak 1:24:21 denbora egin zuen, eta minutu erdi eta minutu pasatxo atera zizkien bigarren eta hirugarren sailkatuei. Maila absolutuko irabazleak –Alex Garcia–, bestalde, lau minututik behera atera zizkion Larreari.