Debagoieneko EAJren Eguna Antzuolan ospatuko da

Maider Arregi 2022ko eka. 2a, 09:19

Antzuolak hartuko du lehenengoz Debagoieneko EAJren Lehen Eguna ekainaren 12an, domekan. Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarraren lehendakariak, Aitor Urrutia legebiltzarkideak eta Itziar Alonso EGIko arduradunak hartuko dute parte ekitaldian.

Honako egitaraua dute: 10:30ean, bisita gidatua egingo dute Antzuolako herria bertatik bertara ezagutzeko; 12:00etan, ekitaldi politikoa egingo dute eta 13:00etan, triki poteoa. 14:30ean, aldiz, bazkaria antolatu dute eta eta bazkalostean musika eta dantza izango dira protagonista. Antzuolak hartuko du lehenengoz bailaran egingo den EAJren Eguna eta bazkarian izena eman dezakete herritarrek. "Bazkaltzera etorri nahi dutenek bere herriko alderdikideei jakinarazi beharko diote", dio Basilio Ormazabal jeltzaleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak