Arrolaren mendi ibilbideari omenaldia egingo diote

Maider Arregi 2022ko maiatzaren 30a

Arrolaren 50. urteurrena behar den moduan ospatzeko, omenaldi ederra egingo diote taldeari ekainaren 11n, zapatua, Torresoroan, 18:30ean.

Izan ere, testu, irudi, musika eta kantu bitartez, Arrolaren sasoi bateko mendi irteerak nolakoak ziren irudi- katuko dute. Irteera horietan sortutako emozioak, sentsazioak eta harremanak ere islatuko dituzte. Horretarako, Alborada txistulari taldea eta herriko abesbatza hasiak dira entsegu lanetan, besteak beste. Arrolako txistulari taldearen sortzaile Jose Inazio Jauregi Barberito ere gogoan izango dute ekitaldian.

Ereserki propioa

Jose Ramon Vitoria musikari arrasatearrak Arrola taldearen 50. urteurrena ospatzeko ereserkia konposatu du. "Musika bandarako eginda dago, baina txistu taldearendako ere aproposa da. Letra eta guzti egin du Vitoriak; oso eskertuta gaude", kontatu du Iñigo Ramirez de Okarizek. Esan behar da urriaren 1ean egingo duela Arrolak herritarrekin festa berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak