Mahai-jolasei balioa emango diete biharko txapelketan

Maider Arregi 2022ko mai. 27a, 10:00

Mahai-jolasak indartzea helburu duen Jolasenea elkarteak Carcassonne txapelketa egingo du bihar, 17:30ean Olaranen.

Jolasenea elkarteak antolatuta, III. Carcassonne txapelketa jokatuko da bihar, zapatua, Olaranen, 17:30ean. Madrilen jokatuko den Espainia mailako txapelketako finalerako txartela izango da jokoan, eta 16 urtetik gorakoendako da. Parte hartzeko bidea hauxe da eta oraindik aukera egon badago: bit.ly/car- cassonne-antzuola.

Era berean, Jolaseneako bazkide Sergio Morak aitortu du pandemiak berriro berreskuratu dituela mahai-jolasak, eta balioa hartu dutela. "Onura asko dakartzate, baita hezkuntza mailan ere, eta eskolek jarri dute interesa mahai-jolasetan. Gainera, adin tarte zabal bati bideratutako askotariko jolasak daude; ez da adinekoen, haurren edo frikien kontua. Zaletasun oso entretenitua eta didaktikoa da".

Mahai-jolasak indartzea du elkarte antzuolarrak helburu, eta, aurrera begira, Japonian oinarritutako jokoak eta ekintzak presente izango diren ekimen bat ere egin nahi dutela aurreratu du Morak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak