Jose Inazio Garitanok duela 59 urte jarritako marka hobetu du gaur Ibai Larreak. Antzuolako plazatik irten, Gorlara igo eta berriz ere plazara jaisten 34 minutu eta 46 segundo behar izan zituen Garitanok 1963an. Urte hauetan guztietan errekorra berea izan bada ere, gaur, Ibai Larreak hartu dio lekukoa. Antzuolar gazteak 32 minutu eta 02 segundo behar izan ditu ibilbide bera egiten. Ion Iturbek ere egin du desafioa eta, hark, 38 minutu eta 24 segundoko denbora egin du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.