Egoitza nagusia Antzuolan duen Elay enpresak eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak "epe luzerako" lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Ebaketa fineko teknikaren bidez estanpazioan aritzen da enpresa antzuolarra, besteak beste automobilgintzako balazta-sistemetan, transmisioetan edo eserlekuen sistemetan erabiltzen diren piezak ekoitziz.
Hala, elkarlanaren helburu nagusia sektore horretan erabiltzen diren pieza metalikoen ekoizpen prozesua ikertzea, irtenbideak bilatzea eta hobetzea da, bai material sendoagoak eta erresistenteagoak mozteko tresnak diseinatuz, baita eraginkortasuna eta fabrikazioaren errentagarritasun ekonomikoa bilatuz ere.
Doktore-tesiak oinarri
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikerketa-taldeen eta Elay enpresako berrikuntza departamentuaren artean doktore-tesiak garatuko dira ebaketa fineko "prozesu aurreratuak" garatzeko eta amaiera prozesuak "optimizatzeko".