Antzuolako ekonomia ereduaz arituko dira, eta jarduera ekonomikoen inguruko hausnarketa egin nahi du Udalak, energiaren, ingurunearen eta lurzoruaren erabilerarekin harremana duten hainbat arloren argiuneak eta hobetzekoak identifikatzeko eta etorkizunera begirako erronkak irudikatzeko. Beraz, HAPOren testuinguruaz baliatuta, maiatzaren 12an, datorren eguenean, 18:30ean, Torresoroan egingo dute lan-saio irekia.