"Balorazio oso positiboa egiten dugu. Egubakoitz arratsaldean hasi eta zapatu guztian zehar, jende asko ibili da frontoian –pilotari zein ikusle–" kontatu du Olaldeko Pedro Iturbe kideak. Nabarmendu du, txapelketan zehar oso partidu politak jokatu zirela.
Goi mailako finala
Finalera, Aitor Mendizabal eta Manex Balerdi iritsi ziren. "Oso lehiatua izan zen: lehen jokoa Manexek eta bigarrena Aitorrek irabazi zuten (8ra ziren jokoak). Hirugarrena, laura zen, eta 4-3 Manexek irabazi zuen. Goi mailako partidua jokatu zuten".
"Eskerrak eman nahi genituzke txapelketan parte hartu duten pilotari guztiei. Baita, frontoira gerturatu diren herritarrei ere. Eta azkenik, prestaketa lanetan laguntasuna eskaini diguten AKE eta Antzuolako udalari".