San Isidro jaietako ekintza-sorta gertu dute, bi egunerako

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 5a, 16:32

San Isidro jaietan.

Maiatzaren 13an eta 14an ospatuko dira San Isidroak Antzuolan. Bertso-saioa, herri bazkaria, pentatloia eta erromeria izango dira, besteak beste.

Egitarauari hasiera emateko, egubakoitzean, hilaren 13an, bertso saioa izango da Torresoroan, 22:00etan, eta, bertan arituko dira Urko Arregi, Maialen Akizu, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo bertsolariak, Jon Mata gai-jartzailearen gidaritzapean. Sarrerak salgai daude dagoeneko zortzi eurotan, bibe.me webgunean eta liburutegian.

Maiatzaren 14an, zapatu goizean, berriz, azoka izango da, kukumarro-lehiaketa, umeendako jolasak, txistulari eta trikitilariekin kalejira eta pentatloia. Azken honetan, Karmele Gisasola eta Lucia Orbe eta Xabier Zaldua eta Aratz Mugertza arituko dira.

Eguerdian, bazkaria egingo da patioan, eta txartelak salgai daude liburutegian eta udaletxean; helduentzat 20 eurotan eta haurrentzat 12 eurotan. Bazkalostean, berriz, Udazken taldea izango da, eta 19:00etatik 21:00etara eta 22:00etatik 00:00etara Imuntzo eta Beloki arituko dira oholtza gainean.

San Isidro jaietako kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak