Arrolakoek 23 kilometroko ibilbide zirkularra egin zuten Nerbioaren iturburuak ezagutzeko asmoz, joan zen zapatuan. Untzaga auzotik (Araba) hasi eta bukatu zuten ibilbidea, eta Delikako ur saltoa, Nerbioiaren jaiotza eta Santiago eremua ezagutu zituzten, bertako errekak, pagadiak, iturburuak, otsotegiak, begiratokiak… aztertuz. Bukatzeko, Goiuri edo Gujuliko ur salto ederra ere bisitatzeko tartea hartu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.