Landatxope Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Antzuola ezagutzen: Lizarraga auzoko errotak ekimena egingo dute maiatzaren 5ean, eguenean. Gipuzkoako Erroten Egunarekin bat eginez, goizeko 9:30ean abiatuko da ibilaldia herriko plazatik.
Joxe Mari Iturberen gidaritzapean ezagutuko dituzte Lizarraga auzoko errotak. Eta izango da, gainera, atsedenerako tarterik. Izan ere, hamarretakoa egingo dute Akinabeiko errotara iristean. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 12:30ak alderako herrigunean izango dira berriz.
Zapatu eta domekan, Akinabei
Landatxopek antolatutako irteera ez da izango, baina, antzuolarrek asteon herriko errotak ezagutzeko izango duten aukera bakarra. Zapatu zein domekan, eta hauek ere Jose Mari Iturberen gidaritzapean, Akinabei errota martxan ikusteko aukera izango dute. Bi egunetan goizeko 10:00etatik 14:00tara (ordubetero bisita gidatuak egingo dira).