Maiatzaren 6an hasiko da txapelketa eta izena eman dutenen artean txikienak direnekin emango zaio hasiera arratsaldeko seietan. Maiatzaren 7an, zapatua, berriro ekingo zaio eta partidak 09:30etik 20:00etara bitartean – finala 19:30ak aldera– jokatuko dira; modu horretan, sailkatze ligaxkak izango dira final-erdietara iritsi arte. Hiru pilotariko multzoak antolatuko dira eta partiduak zortzi tantora jokatu beharko dituzte. Finalerdiei eta finalari dagokionez, sei tantora jokatuko diren bi joko irabazi beharko dituzte pilotariek. Ondoren, partaide guzien artean afari merienda egingo da Olalde elkar- tean. "Herritarrak, frontoiaren buletan ibiltzea nahiko genuke, eta ikusle gisa parte hartzera gonbidatu".