San Isidroko kukumarro lehiaketan parte hartzeko izena udaletxean edo liburutegian eman daiteke, maiatzaren 10era arte. Taldearen izena, telefonoa eta partaideen izen-abizenak eman beharko dituzte. Hiru maila izango dira: 12 urte artekoa; 12tik gorakoa eta erretiratuen maila. Kukumarruak San Isidro ferian jarriko dituzte erakusgai herritarren aurrean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.