Udaberrirako agenda bete-betea dakar Landatxopek

Maider Arregi 2022ko api. 25a, 12:15

Kultura egitarau oparoa antolatu du Landatxopek ondorengo asteetarako. Hala, domeketako bingo saioak berreskuratuko ditu erretiratuen elkarteak, eta eguaztenean, esaterako, zahartzaro eredu berri baterako urratsez eta adinak ematen dituen aukerez jardungo du Olaranen Javier Yanguas psikologoak.

Egitaraua

  • Apirilak 27. Hitzaldia: Zahartzaro berri baterako urratsak. Nola aprobetxatu adinak ematen dizkigun aukerak. Hizlaria Javier Yanguas, psikologian katedraduna eta ikertzaile gerontologoa. Olaranen 18:00etan.
  • Maiatzak 5. Antzuola ezagutzen: Lizarra auzoko errotak. 09:30ean irteera plazatik. Akinabei errotan hamarretakoa. Ekintza hau, maiatzaren 8an Erroten Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu da. Jose Mari Iturbek emango ditu azalpenak.
  • Maiatzaren 8tik aurrera, domeketan, Bingoa jarriko da martxan lokalean, 17:00etatik 19:00etara.
  • Maiatzak 12. Landatxoperen Urteko Asanblada Orokorra, Olaranen 17:30ean.
  • Maiatzak 18. Txiste kontaketa lokalean, 17:30ean.
  • Maiatzak 21. Antzuolako atletismoaren historia,  aurkezpena. 21-22-28-29an gai bereko argazki eta material erakusketa; eta maiatzaren 22an Jose Ignacio Garitanok Gorlako igoeran duen errekorra gainditzen saiatzeko lasterketa egingo da.
  • Maiatzaren 24tik 30era. Extremadurara joango gara, 50 bazkide izango gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak