Pilota eskolak txapelketa herrikoia antolatu du

Maider Arregi 2022ko apirilaren 8a

Olaldek antolatuta, maiatzaren 7an pilota txapelketa herrikoia jokatuko da. Izena emateko epea apirilaren 10era arte zabalik dago hemen.

Txapelketako araudia

Izen emateen arabera moldatu daiteke, baina printzipioz, kanporaketak partidu bakarrera jokatuko dira.

- 8 eta 10 koadroen barruan jokatuko da, atzeko egurra pasa bezala kontsideratuko delarik.

- Horma berdetik kanpo ez da ontzat emango (goiko eta beheko txapa zuriek mugatuko dute eremua).

- Pilotak, antolakuntzak jarriko ditu.

- 6 tantora jokatuko diren bi partidu irabazi beharko dira. Banako berdinketa izan ezkero, hirugarren partidua 4 tantotara jolastuko da.

- Partiduko lehen sakea txapa botata erabakiko da eta ondorengoak, tantoa egiten duenak aterako ditu.

Oharra: Antolakuntzak beharrezko ikusten badu, araudiak aldaketak izan ditzake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak