Mikel Arrasate izan da azkarrena Uzarragako maldetan

Xabier Urtzelai 2022ko mar. 26a, 19:09

Uzarragako igoerak gazte mailako tropel ederra batu du gaur Antzuolan, eta helmugan oso giro polita egon da, besteak beste antzuolar gazteak igo direlako helmugara, herrikideak –tartean Unax Errasti– animatzera. Azkarrena, baina, Mikel Arrasate izan da.  

Uzarragako Igoerako lehenengo kilometroetan tropela azkar ibili da, eta urduritasunak eraginda-edo eroriko batzuk izan dira. Antzuolako gazte mailako lasterketa, baina, Uzarragako maldetan erabakitzen da, eta gaurkoa ez da salbuespena izan. Segundo batzuetako abantailarekin iritsi da Mikel Arrasate, eta azken metroez gozatu ahal izan du, publiko dezente batu den helmugan: "Hasieran, lautadan, ondo ibili gara. Baina mugimenduak ere izan dira, besteak beste erorikoak egon direlako. Gero, aurrean sartzea ahalegindu gara, erasoa jo dugu eta bakarrik helmugaratu ahal izan naiz. Egia esan Uzarraga ez neukan lehenagotik igota, proba aurretik etorri gara ikustera, eta bai, gogorra egiten da", adierazi du irabazleak. 

 

Lasterketako irabazlea eta antzuolar onena, Unax Errasti (Ulma).

Koadrila ederra batu da helmugan Unax Errasti herrikidea animatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak