Ekainberri jatorrizko kobazuloaren erreplika da. Paleolitiko aroko labar-artearen adibide bikaina. Bertan ehiztarien eta 70 animalien irudiak daude (orein, hartz, ahuntz eta, nabarmenenak, zaldiak). Euskal kostaldeko ikusgarrienak dira eta garrantzi handikoak Europan. UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2008an.
Irteera
Antiguako geltokian 08:55ean eta Sagastikoan 09:00etan izango da irteera. Hamarretakoa Zestoan egingo dute. Bisita gidatua 11:15ean izango da. Denbora librea Zumaian igaroko dute eta bazkaria 14:30ean Marina Berri jatetxean. Izena ematea: martxoaren 29 eta 30ean (16:00-18:00). 35 euro bazkideak; 40 euro bazkide ez direnak.