Datorren astera igaro dute Olaranetik trasteak ateratzeko deialdia

Maider Arregi 2022ko martxoaren 18a

Bihar ziren herriko elkarteak Olaranetik trasteak ateratzekoak; igogailua ez dago martxan eta horregatik, datorren zapaturako atzeratu dute deialdia. Hala, Udalak elkarteei laguntza eskatu die eraikinean gordetzen dituzten materialak eta gainerakoak garbitu, antolatu eta kentzeko. Talde bakoitzeko bi pertsona joatea eskatu dute hilaren 26rako, eta 08:30ak aldera egingo dute garbiketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak