Landatxopek zuzendaritza batzordea berritzeko bolondresak behar ditu

Maider Arregi 2022ko mar. 15a, 11:05

Landatxopek zuzendaritza batzordea berritzeko kide berriak behar dituela jakinarazi du. Kaleratu duen oharrean nabarmendu du lan ezberdinak egiteko bakoitzak duen borondate eta trebetasunaren arabera hartuko duela parte.

Landatxopek bolondresak behar ditu 

"Landatxope erretiratu eta pentsiodunen elkarteak zuzendaritza batzordea berritzeko kide berriak behar ditu eta bolondresekin kontatzea nahi dugu. Landatxoperen zuzendaritza batzordean lan ezberdinak daude egiteko: ospakizunak prestatu, bidaiak antolatu, diru kontuak eraman, tabernaren gora-beherez arduratu, podologia zerbitzua, beste elkarteekin koordinatu… Bakoitzak, bere borondatearen eta trebetasunaren arabera hartuko du parte. Gainera, Batzordearen partaideen artean lan giro ona dago eta elkarri laguntzeko ohitura eta gogoa. Hiru urteetan, denboraren zati bat erretiratuen elkarteari eskaintzea eskatzen da, besterik ez. Juntatik pasatzen direnen ahotan askotan entzun dugu esperientzia aberasgarria dela. Animatu zaitezte bada, eta jarri harremanetan juntako norbaitekin, ongi etorriak izango zarete. Pandemiak biziki eragin du erretiratuen elkarteetan. Bi urte hauetan, gainera, erretiratuen lokala itxita egon da eta ekintzak geratuta. Horregatik, bazkide guztiei dei egiten diegu Landatxoperen egoitzara etorri daitezen: lasai hitz egitera, bilerak egitera, lagunekin urtebetetzeak ospatzera, kartetan jokatzea… Eta orain arte bazkide ez direnei dei berezi bat egiten diegu bazkide egin daitezen elkartea zutik mantendu ahal izateko. Jubilatu berrien ideia eta animoak beharrezkoak ditugu", nabarmendu du elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak