Arrolaren 50.urteurrena ospatzeko, zuhaitz eguna berreskuratu dute

Jone Olabarria 2022ko mar. 13a, 19:42

Arrolaren sorreraren 50. urteurreneko ospakizunen baitan antolatu dute gaurko zuhaitz eguna eta landaketa. Hainbat urtez ohitura galduta egon den arren, aurten berreskuratu eta etorkizunera begira ere jarri dira. Izan ere 51 haritz eta pago landatu dituzte Jentilaitz izeneko herriko lur sailean, 50 zuhaitz iragana irudikatuz eta beste bat etorkizuna adierazteko.

Heldu eta haurren artean, guztira 24 lagun batu dira. Landaketa egin ostean hamaiketakoa hartu dute Lakiriolako Kimu Berri elkartean. Landatutako eremua itxitura baten bitartez mugatuko dutela jakinarazi dute, eta Arrolaren helburua sartutako zuhaitzak ondo ernaldu eta bere hazkundea urtez urte zaintzea dela adierazi dute elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak