Sexua eta aurreiritziak eztabaidagai jarriko dituen lana (Sarrerak agortuta)

Maider Arregi 2022ko mar. 16a, 09:00
Argazkia: Tanttaka

Udalbiltzaren Geuretik sortuak ekimenaren baitan, Sexberdinak antzezlana estreinatuko dute Antzuolan martxoaren 25ean, egubakoitza, Torresoroan, 19:15ean. Sarrerak agortuta daude.

Maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak izango ditu hizpide antzezlanak. Zuzendari lanak Mireia Gabilondo bergararrak egin ditu. Gidoiaren egileak, berriz, Kepa Errasti arrasatearra eta Telmo Irureta zumaiarrak dira. Aktoreak Telmo Irureta bera eta Aitziber Garmendia dira. Sinopsia: Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen gozoki saltzaileak beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte, inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa umorez eta minez tindatuta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak