57 kilometroko lasterketa izango dute ziklistek aurretik, baina azken urteetako ibilbidea derrigor aldatu behar izan dute antolatzaileek; izan ere, Udanako mendatea itxita dago, gaur-gaurkoz. Hala, Bergara, Osintxu, Ber- gara, Elorregi, Zubillaga, Elorregi eta Bergarako zirkuituari bi itzuli emango dizkiote parte-hartzaileek, azkenean Antzuolara bidea hartu eta Uzarragako gainera igo aurretik. Unax Errasti txirrindulari antzuolarra ere bertan izango da, Ulma taldeko elastikoarekin.