HAPOaren gaineko bilera irekia egingo da

Maider Arregi 2022ko mar. 8a, 16:05

Antzuolako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra dela-eta, hilaren 15ean, herritar guztiendako bilera irekia egingo da Torresoroan, 18:30ean.

Antzuolako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, HAPO-a, garatzeko partaidetza prozesua abian da jada, eta dagoeneko talde eragilean aritu dira lanean zenbait herritar.

"Saio honetan Antzuolako Ingurunearen, mugikortasunaren eta hainbat arloen argiuneak eta hobetzekoak identifikatu dituzte, etorkizunera begirako erronkak irudikatzen hasi gaitezkeelarik", jakinarazi du Udal Gobernuak.

Hala, prozesuarekin jarraitzeko, martxoaren 15ean, martitzena, partaidetza saio zabala egingo da herrian, eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin dute: "Zure ekarpena interesgarria izan daitekeela uste dugu. Saio zabal honen helburua da Plan Orokorra zer den azaltzea, nolako tramitazioa izango duen eta zein nolako prozedura abiatu den honen idazketarako. Ondoren, talde teknikoak talde eragilearekin batera egindako aurre-diagnostikoa aurkeztu egingo dugu partaideek osa dezaten".

Prozesu hau aurrera eramateko orduan, saioak bideratu eta herritarrekin hausnarketa eta lanketa konpartitua egiteko Hiritik At-en laguntza izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak