Hartza, tximinoa eta hezitzailea kalera irtengo dira bihar

Maider Arregi 2022ko ots. 25a, 09:00

Mozorroek eta umore onak hartuko dituzte herriko kaleak bihar. Goizean dantzek emango diete hasiera Aratusteei, eta 21:30ean, Puro Relajo taldeak kontzertua eskainiko du.

Oinarinek herritarrak dantzan egitera animatu ditu, eta bihar, hartzarekin, tximinoarekin eta hezitzailearekin batera, herriko kaleak girotuko dituzte. Dantzariak 10:30ean plazan elkartuko dira eta kalejira egingo dute; 12:00eta, berriz, helduen saioa izango da plazan. Nahi dutenek, gainera, pilotalekuan bazkaltzeko mahaiak eta aulkiak izango dituzte. 21:30ean, Puro Relajoren rantxera doinuek borobilduko dute Aratuste-zapatua.Domekan, aldiz, 18:00etan, umeendako Bizi bizi zirkua ikuskizuna eskainiko dute Kiki, Koko eta Moko pailazoek plazan; euria bada, patioan. Herriko erretiratuek ere Aratuste-martitzena ospatuko dute martxoaren 1ean, 18:30ean. Mozorro lehiaketa ere egingo du- tela aurreratu dute.

Gaur, eskolako haurrendako txanda izango da. Ospakizun xumea eta barrura begirakoa egingo dute; bakoitzak bere burbuila errespetatu beharko du-eta. Txokolatea banatuko diete neska-mutikoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak