Eztalako argiteria
Eztalan aldagela berriak egin ziren, baina futbol zelaiko argiteria instalazioa –fokuak eta farolak– zaharkituta dago, eta ez da bateragarria egindako lan berriekin. Ondorioz, Jaurlaritzako Industria Sailaren ikuskapenak hala eskatuta, argiteria instalazio berria jarriko da. Lanak martxoan egingo dira (95.000 euro).