Bizipozaren Eguna izenpean egin dute zuhaitz landaketa. San Joserako bidean, lehen bihurgunearen parean dagoen belardian landatu dute, zehazki. Haurren eta erretiratuen artean landatu dute gereziondoa, eta lore batzuk ere landatzeko aprobetxatu dute hitzordua. Amaitutakoan, haurrek grabatutako kanta baten musikarekin lagunduta, dantzak izan dira gereziondoaren bueltan.