Kontseilu Sozialistak deituta, Beasain eta Bergara arteko bidesariaren aurkako elkarretaratzea Antzuolan

Jone Olabarria 2022ko ots. 18a, 09:17

Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu! leloarekin eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Antzuolan.  A-636 autobidean, Beasain eta Bergara artean, peajea ezarri izana "bizitzaren garestitzearen beste adibide bat" baino ez dela salatu zuten.

Antzuolako elkarretaratzean adierazi zutenez, atzo bete zen hilabete A-636 autobidean, Beasain eta Bergara artean, peajea ezarri zutenetik eta "jada gutunak iristen hasi dira etxeetara bidesaria ez ordaintzeagatik". Salatu zutenez, "bizitzaren garestitzearen beste adibide bat" besterik ez da: "Bide horretan agerikoa da gure bizitzen arlo guztietan ematen ari den garestitzea, izan etxebizitzan, izan elikagaietan, izan gasolinan... Zentzu horretan borroka partzial hauek aurrera eramatea beharrezkoa dela deritzogu, hala ere, borroka partzial hauek osotasunari ekarpena egin beharko lioketela uste dugu". 

Peajearen aurkako borrokak "indarrak metatu eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten eraikuntzan ekarpena" egin behar duela adierazi zuten: "Gaixotasuna sendatu ezean, ez dagoelako sintomen aurka egiterik. Gainera, uste dugu honek sortuko dituela doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den garraiorako baldintzak".

Era berean, bihar Goierriko Kontseilu Sozialistak Beasainen deitutako manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei. Bideluze plazatik abiatuko da, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak