Antzuolako 8 miliak domekan, normaltasunaren erakusle

Xabier Urtzelai 2022ko ots. 18a, 17:16

Lasterkaria Irimon, 2020ko edizioan.

Atletek plazan musukoa jantzita eraman beharko dute, lasterketa hasieran eta amaieran, orduan batuko delako jende gehien. Bestela, aurreko edizioen antz handia izango du lasterketak.

Domekan 300 mendi lasterkari batuko dira Antzuolako 8 Miliak lasterketako irteera puntuan. Antolatzaileek lasterketa beste urte batzuetan moduan antolatu dute –bederatzigarren edizioa izango da–, hau da, ez da egokitzapen zorrotzik egongo, baina hori bai, irteeran eta helmugan korrikalari eta jende gehien batzen den unean atletei musukoa eramatea eskatuko diete. 10:30ean hasiko dute lasterketa, eta ibilbideari dagokionez ere ez da aldaketarik egongo, ohi moduan, 13,83 kilometroko ibilbidea eta 836 metroko desnibel positiboa izango du lasterketak. Herriko Plazan hasi, Irimora igo, Trekutzetik igaro eta hasitako tokian amaituko da A8M taldeak eta Antzuolako Udalak antolatzen duten lehia.

Ekintzak egongo dira herrian

Lasterketak irauten duen bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte herria girotzeko. 11:00etan haurrendako minimoto lasterketa egingo dute, eta hamaiketakoa egongo da gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak